Azpeitiko Ikastola
Dirección: Azpeitia,20730,España.
Estado: Abierto
Nor gara?
Urola Bailarako hainbat familia eta irakaslek osatzen dugun kooperatiba bat gara, haur eta gazteen hezkuntza zerbitzua helburu duguna. Euskal Herriko Ikastolen europar kooperatiba elkarteko kide gara, bertan sortzen ditugularik hainbat proiektu eta ikas material, beste ikastolekin elkarlanean.
Zer nahi dugu?
Haurraren garapen osoan lagundu nahi da, zerbitzua haurraren beharretara egokituaz.
Euskaratik abiatuz eleaniztasunera eta Euskal Kulturatik mundura irekiaz.
Hau guztia zerbitzuaren gestioan familien parte hartze zuzenarekin eta irakasleen etengabeko prestakuntzaz.
Bailarako herrietara irekiak gaude, herrietako elkarte desberdinekin elkarlanean. Hezkuntza zerbitzuaz gain, beste hainbat kultur eta kirol jarduera plazaratzen ditugularik.
Guzti honekin gure bailaran hainbat hamarkada daramatzan ikastolen mugimenduari eutsi nahi diogu, indartu eta eguneratuz, beste urrats bat eman dezan. Bailarako herri mugimenduaren lorpenik handien bezala.
HEZKUNTZA PROIEKTUA
EUSKALDUNTASUNA: Euskal Herriko hezkuntza eta kulturarekin konprometitutako taldea, bertako familien eta profesionalen beharrizanak eta espektatibak kontuan izanik, eta etengabeko hobekuntzarako estrategiak aplikatuz.
AUTOESTIMUA: Norbere buruarekin eta talde bezala gustura sentitu eta bizi-poza adierazten saiatzen den taldea.
Jarrera eta ekintza positiboak lantzen dituena, pertsona banakoari, taldeari eta herriari zuzenduak modu ireki eta zabalean.
AKORDIORAKO JARRERA: Dauden sentikortasun anitzei zor zaien errespetuaz eta begiruneaz, denei entzunez, pertsonetan oinarrituz eta ez arauetan, irtenbideak akordio bidez bilatzen dituena. Komunikaziorako gaitasunean eta arazoak bideratzeko trebezian zein bizkortasunean bereziki.
ETENGABEKO HOBEKUNTZA: Haur eta gazteen, eta beraien familien asebetetzean oinarritzen ditu bere zerbitzuak.
Etengabeko hobekuntzaren bidea jorratuz, esperimentasio-proiektuak eta etengabeko formakuntza eta berrikuntza-prozesuak sustatzen, eta dinamizatzen saiatzen da, ikasle, profesional eta gurasoekin.
PARTEHARTZAILEA: Ikastola proiektua herrigintza bezala ulertzen duen taldea eta eragile izanik, inguru zabalean herrigintza bultzatzen duena.
Era berean, beste elkarte/erakundeekiko lankidetza joera duena.
IKUSPEGIA
Geure buruaz horrelako ikuspegia izateko bideak egingo ditugu.
BERTAKO IKASLE, GURASO ETA PROFESIONALEN IDENTIFIKAZIOA.
Ikastolaren eginkizun nagusiarekin bat etorri eta konprometitua dauden familia eta profesionalak dituen erakundea.
GIZARTEAREN GUREKIKO EZAGUTZA.
• Orohar, herrigintzan Euskal Herriko Eskola Nazionalaren proiektuarekin, eta bereziki Azpeitiko Ikastolaren hezkuntza-kalitatearen hobekuntzarekin konprometitutako taldea.
• Akordiorako, parte hartzeko eta konprometitzeko jarrerak, bai ikasle-guraso eta profesionalen artean eta baita herritarren artean bereziki baloratu eta lortzeari, garrantzi handia ematen dion ikastola.
• Familiei zuzeneko atentzioa eskainiz zerbitzu antolakuntza serioa duen zentroa, beti ere familien behar berriei erantzuteko adi egon eta egokitzen dakiena.
• Azpeitiko herrian (eta ingurukoetan) berrikuntza –eta esperimentazio-, ekimenen bultzagile kualifikatua, haur eta gazteen hezkuntza-eremuan zein euskara eta euskal kulturaren garapenean, ikasleen prestakuntza kualifikatuan ospeko ikastola izanik.
• Guraso eta profesionalen etengabeko formazioan konprometitutako taldea.
BESTE IKASTOLEN GUREKIKO EZAGUTZA
Ikastola barnean eta Ikastolen mugimenduaren egituraketan elkarlanerako interesa eta estimulazioa sortarazten dituen taldea.
ADMINISTRAZIO PUBLIKO ETA ALDERDI POLITIKOEN GUREKIKO EZAGUTZA
• Herriko eta lurralde diferenteetako Administrazioentzat, herri honi dagokion eraikuntza propioa aurrera eramaterakoan hezkuntza eta kulturako ekintzetan Ikastolen Elkarteko ikastolekin batera ezinbesteko taldea.
OROKORREAN
• Ikastola eskuhartzailea, irekia, alaia eta komunikaziorako eta tratuak egiteko gaitasuna duena.
¿Qué estudios se imparten en Azpeitiko Ikastola?
Primaria: se imparte educación primaria.
Secundaria: se imparte educación secundaria obligatoria.
Bachiller: se imparte bachillerato.
Ciencias y Tecnologia
Humanidades y Ciencias sociales
Profesores de Azpeitiko Ikastola
Nombre.Apellido |
Alias |
Alias |
¡Califica! |
Nota Media |
Profesores Particulares de Azpeitiko Ikastola