CEIP San Martin HLHI Aramaio
CEIP San Martin HLHI Aramaio
Dirección: Aramaio, Ibarra, Nardeaga Kalea, 40.,1160,España.
Teléfono: 945445004
Estado: Abierto
San Martin Eskola Aramaioko herri eskola bakarra da. Eskola honen jatorrira joanez gero, 1.978 ko urtea aipatu beharra dago, bertan bi hezkuntza erakunde ezberdinen batasuna eman baitzen. Bata, Ikastola, 1.971tik 1.973ra Ibabeko Andra Mari Ikastola deitzen zena eta 1.973tik 1.978ra Arabako Foru Aldundiarena. Bestea, berriz, Escuela Nacional Comarcal de Ibarra de Aramayona zelakoa, 1.970. hamarkadan araneko lau auzoetako eta kaleko (Ibarrako) eskolak elkartuz sortu zena.
1.970. urte inguru arte herriko bainuetxea erabili zen eskolak emateko, geroztik beronen atzealdean eraikuntza berria egin zelarik. 1.986-87 ikasturtean berrikuntza batzuen ondorioz, gaur egungo eraikinean kokatuta gaude.
Hasiera batean, O.H.O. ikasketak ematen ziren, 1.995. urtean Hezkuntza sistemaren aldaketaren ondorioz H.H. eta L.H. ko eskola bezala gelditu zelarik.
Lerro bateko ikastetxea da. Bi urtetik hasita bataz besteko 12 ikasleko 10 taldez osatua dago.
D eredu eskaintzen da, ikasleriaren gehiengoaren ama-hizkuntza euskara delarik.
Helburuak:
Hezkuntza erkidegoko sektore guztien elkarlana indartu. Hezkuntza eskubidea, inolako diskriminaziorik gabe, bermatu. Ikasleriarengan, pertsona nahiz kultura ezberdinen aurrean errespetu jarrerak garatu. Ikaslearen autoestima, autonomia eta bere ahalmenak potentziatu. Gure herriko kultura, ohiturak eta hizkuntza ezagutu. Ingurugiroarekiko errespetuan hezi . Irakaslegoa, metodologia anitzen ezagupen eta gaurkoratze prozesu iraunkor batean murgilduz, kalitatezko irakaskuntza eskaini.¿Qué estudios se imparten en CEIP San Martin HLHI Aramaio?
Primaria: se imparte educación primaria.
Profesores de CEIP San Martin HLHI Aramaio
Nombre.Apellido | Alias | Alias | ¡Califica! | Nota Media |