Menu

IES Ondarroa BHI

IES Ondarroa BHI logo


IES Ondarroa BHI

Dirección: Ondarroa,Artibai Kalea, 5,48700,España.

Teléfono: 946830098

Estado: Abierto

Ikastetxearen Eginkizuna: Ondarroa BHIaren Eginkizuna, Artibai ibarrean sustraitutako institutu publiko eta euskalduna izanik, inguru hurbileko ikasleentzat kalitatezko hezkuntza publikoa eskaintzea da. Hezkuntza eskaintzaren helburu nagusia ikaslearen formazio osoa garatzea izango da eta horretarako, arlo akademikoaz gain, balioetan oinarritutako prestakuntza integratzailea eta berdintzailea bultzatuko du, ikasle autonomo, kritiko eta solidarioak sustatuz. Institutuak prestakuntza akademiko eta teknikoaz gain, ikaslearen heldutasuna, lanaren ahalegina eta bizitzarako orientazioa landuko ditu, etorkizuneko premiei egoki erantzuteko baliabideak eskura jarriz eta bai familiei baita inguru hurbileko gizarteari ere hezkuntza zerbitzu egokia eskainiz. Zentzu honetan, Eskola Komunitateko partaide guztiok institutu proiektua geure egiteko lankidetza bultzatuko dugu, partaideon arteko giro ona landuz, ikasle, guraso eta irakasleen iritziak kontuan hartuz eta errespetuzko jokaerak bultzatuz. Institutuaren eguneroko jarduera kalitatean eta etengabeko hobekuntzan oinarrituko da, elkarbizitzari, hezkidetzari eta ikasleen partaidetzari berebiziko garrantzia emanez. Horretarako, ondorengo ildo estrategikoak jorratuko ditugu: 1. Institutuaren antolakuntzan eta kudeaketa ekonomikoan gardentasunik handiena lortzea. 2. Hezkuntzan garatu beharreko oinarrizko gaitasun eta gaitasun orokorrak aintzat hartuta, Ondarroako institutuko Hezkuntza Proiektuaren ardatz diren hezkuntza balioak eta printzipioak adostea. 3. Eskola Komunitatean adostutako printzipio pedagogikoen arabera, ikaskuntza prozesuen berrikuntza metodologikoetan sakontzea, inklusibitatearen printzipioa aintzat hartuta eta bereziki informazio eta komunikazio teknologien arloko berrikuntzak sustatuta. 4. Institutuaren proiektu erakargarri baten inguruan lan eginez, institutuko langileen arteko elkarlan eraginkorra bultzatzea, bakoitzaren eginkizunak zehaztuz eta harremanak sendotuz. Langileek beren zereginei dagozkien konpromiso eta betebeharrak beteko dituzte, eguneroko lan eta proiektuetan inplikatuz, ikasleen irisgarritasuna bultzatuz eta ikasturteko planean ezarritako helburuetan lagunduz. 5. Kalitate sistema garatzea, beharrezko ziurtagiriak bideratuz, eguneroko kudeaketarako metodo eta bitarteko eraginkorrak sortuz eta bereziki ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen ebaluazioan oinarritutako etengabeko hobekuntza prozesuak ezarriz. 6. Eskola Komunitatearen hezkuntza premiei erantzutea eta bereziki batxilergo, DBH eta Heziketa Zikloen eskaintzari eustea. 7. Institutuko instalazioak, baliabideak eta ekipamendua gaurkotzea, pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatuta eta teknologia berriak sustatuta. 8. Eskola-komunitatearen partaideen arteko bizikidetza-plana adostea, harremanak eta giroa zainduz, komunikazioa erraztuz, guztien iritziak eta inplikazioa bideratuz eta lan-talde desberdinak eratuz. Bizikidetzaren kudeaketarako, ikasle, irakasle eta familien artean bizikidetzarekin lotutako balioak eta irizpideak adosteko ahalegina egingo da, jarrerari buruzko printzipio modura elkarrekiko errespetua, tolerantzia, lankidetza eta alkartasuna hartuz eta institutuaren pluraltasunaz baliatuta, ikasleriaren giza trebetasunak garatzen saiatuz. 9. Berdinen arteko tratu txarrei eta jazarpen psikologikoari erantzutea, arazoa detektatzeko neurriak prestatuz eta ikaslearen segurtasuna bermatuko dituen tratamendu egokirako baliabideak eskainiz. 10. Hezkidetza-helburuak ere jakintza-arlo eta irakasgaien curriculumaren diseinuan integratzea, arreta berezia jarrita emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien portaera-eredu soziokulturaletan oinarrituta eraiki diren sexuaren araberako aurreiritzi, estereotipo eta rolak ezabatzeari. Era berean, emakumeen aurkako indarkeriazko jokaerak prebenitzeko, gatazkak konpontzeko indarkeriarik gabeko metodoak eta aniztasunaren eta sexuen berdintasunaren errespetuan oinarritzen diren bizikidetza-ereduak landuko dira. 11. Ikasleen ohorea, intimitatea, eta irudi propioa babestea, Ikasleen Eskubide eta Betebeharren 201/2008 dekretuak ezarritakoaren arabera. 12. Balioespen objektiborako eskubidea bermatzea, Ikasleen Eskubide eta Betebeharren 201/2008 dekretuak ezarritakoaren arabera.. 13. Ikasle, irakasle eta familia etorri berrien harrera eta bertakotzea bideratzea. 14. Eskolaldian zein eskolaldiz kanpoko jarduera osagarri aproposak bultzatzea. 15. Ingurumen natural eta orekatuaren errespetua sustatzea, garapen iraunkorraren oinarrien gainean, institutua eta inguruaren zaintza eta ardura sustatuz. 16. Herriko ekintzetan parte hartzea. Etorkizunari begira ondorengo ezaugarriak dituen ikastetxe bat izatera iritsi nahi dugu: 1. Prestakuntza integrala eskaintzen duen institutua , hezkuntza akademiko eta teknikoaz gainera, giza balioak ardatz hartzen dituena, ikasleen gaitasunak eta ahalmenak indartzen dituen prestakuntza eskaintzen duena. Ikasleen aniztasuna eta desberdintasuna integratzeko gai den institutua, ikasleen partaidetza aktiboa eraginez. 2. Gizartearen premiak kontuan hartuta, ikasleen beharrizanei eta aniztasunari erantzungo dien eskaintza akademiko sendoa eta zabala eskaintzeko gai den instututua , unibertsitate ikasketetarako, goi-mailako zikloetarako eta lan-mundurako prestatuz. Eskaintza hori bideratzeko, balio demokratikoetan eta baliabide teknologiko aurreratuetan oinarrituko da, behar handiagoak dituztenei arreta berezia eskainita. 3. Ikasleen ikasteko gogoa eta jakin-mina suspertuko dituen institutua, DBHko eskola graduatua beraien gutxieneko erronka izanik. 4. Institutuko irakasleen, langile ez-irakasleen eta familien formazio premiei erantzungo dion ikastetxea, identifikatutako hobekuntza-planen eta berrikuntza proiektu zehatzen arabera. 5. Langileen profesionaltasuna hobetzeko baldintza eroso eta atseginak jorratzen dituen ikastetxea , besteak beste egonkortasuna bultzatuta. 6. Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoarekiko elkarlana sakonduko duen institutua. 7. Beste herrialde batzuetako ikastetxeekin harremanak lantzen dituen eskola, kultura ezagutzeko eta hizkuntzen erabilera hobetzeko. 8. Orientazio eta tutoretza zerbitzu eraginkorrak eskaintzen dituen ikastetxea , kontuan hartuz: - Ikaslearen beraren parte hartzea, bere ikaskuntza prozesuan. - Ikaslearen gaitasunen araberako hezkuntza ibilbideak adieraztea. - Banan banako laguntza eta jarraipena burutzea. 9. Institutuan ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren komunikazio hizkuntza nagusia euskara izanik, ikasle eleanitzak sustatzeko, hizkuntza ofizialez (euskara eta gaztelania) gainera, ingelesaren ezagutza bermatzeko ildoak zehaztuko dituen ikastetxea, arreta berezia eskainiz eragozpen eta ezintasun bereziak dituzten ikasleentzat laguntza plan bereziak prestatuz. 10. Barne komunikazioa indartuko duen ikastetxea, ezarrita dauden komunikazio-bideak ebaluatuz, hobekuntzak ezarriz, zailtasunak gainditu eta gardentasuna bultzatuz. 11. Guztion (pertsonak, ekipoak eta estamentuak) zereginak ebaluatu, koordinazio eta birdefinizioak adostu dituen ikastetxea, hobekuntza guztion ardura dela nabarmenduz. Ikastetxearen konpromisoak: 1.- Familia, ikasle eta irakasle berrientzako Urteroko Harrera Programa bat dauka Ikastetxeak. 2.- Irakasle berri bat ikastetxera iristen den unean, berak irakatsi behar dituen gaien inguruko eta ikastetxeak onartutako Programazio eta Ebaluazio Irizpideak emango zaizkio, hala nola berari dagokion gelaren inguruko beharrezko informazio guztia. 3.- Familia, Ikasle eta Irakasleen Harrera Prozesurako beharrezkoak diren materialak zehaztutako egunetarako prest egongo dira eta Harrera ekintzak Urteko Harrera Programan zehazten denaren arabera eramango dira aurrera bai ekintza aldetik, baita denboralizazioari dagokionean. 4.- Harrera Programaren inguruko Familien gogobetetasun maila 7tik gora izango da, 1-10 bitarteko eskalan. 5.- Ikastetxeko Programazioak aurreko ikasturteko ekainaren 30erako prest egongo da arlo guztietan. 6.-Kurtsoaren amaieran, arlo bakoitzeko Programazioaren azterketa egingo da, bertan, hurrengo urteari begira Programazioetan egin beharreko aldaketak proposatuko direlarik, ikasturtean zehar izandako esperientziak kontuan hartuaz. 7.- Arlo bakoitzeko asteroko planifikazioak egingo dira, programazioaren jarraipen egokia egin eta gela jardueren kontrola txukun eramateko. 9.- Gela Jarduerekiko ikasleen asetasuna neurtuko da maila guztietan, asetasun horren batez bestekoa gutxienez 6 izango dela ziurtatzen dugularik. 10.- Aurreikusitako Programazioaren &percent;85 gutxienez gela jardueretan gauzatuko da. 11.- Gainditutakoak gutxienez &percent;80a izango dira. 12.- Ikastetxeak dituen Ebaluazio Akordioak ikasleen familiek ezagutu ahal izango dituzte eta maila batetik aurrera ikasleak. Irakasleek Ebaluazio Akordio horien arabera ebaluatuko dituzte ikasleak eta urtero izandako esperientzia kontuan hartuz, akordio horiek berraztertu eta horrela badagokio aldatzeko konpromisoa hartzen dute. 13.- Kurtso hasieran irakasle bakoitzak ikaslearen historiala izango du, beharrezkoa denean bere jarraipen egokia egin ahal izan dezan. Historial hauen konfidentzialtasuna ziurtatuko da. 14.- Beharrezkotzat hartzen diren kasuentzat banakako programazioak egongo dira. 15.- Azken programazio hauek, jarraipen eta ebaluazio bereziak izango dituzte ikasturtean zehar. Ikastetxeak etengabeko hobekuntza prozesua du garatuta, aurreko konpromiso agirian hitzartutako punturen bat betetzen ez denerako. Prozesu hau ez-adostasunak kudeatzeko metodologian oinarritzen da. Kudeaketa honetan konpromisoa zergatik ez den bete aztertzen da eta ondorioz, zuzentze nahiz konpontze jarduerak hartzen dira, hurrengo batean gauza bera ez gertatzeko eta beraz, konpromiso hori bete ahal izateko.

¿Qué estudios se imparten en IES Ondarroa BHI?

Primaria: se imparte educación primaria.
Secundaria: se imparte educación secundaria obligatoria.
Ciclo Formativo de Grado Medio: se imparten ciclos formativos de grado medio.

Cuidados Auxiliares de Enfermeria

Bachiller: se imparte bachillerato.

Ciencias y Tecnologia

Humanidades y Ciencias sociales

Ciclo Formativo de Grado Superior: se imparten ciclos formativos de grado superior.

Educacion Infantil (LOE)

Profesores de IES Ondarroa BHI

Nombre.Apellido Alias Alias ¡Califica! Nota Media

Profesores Particulares de IES Ondarroa BHI




{phocamaps view=map|id=127}