Menu

IES Gernika BHI

IES Gernika BHI logo


IES Gernika BHI

Dirección: Gernika-Lumo, Carlos Gangoiti Kalea 23.,48300,España.

Teléfono: 946250589

Estado: Abierto

Gernika BHI-ko Historia: GERNIKA BHI edo GERNIKAKO INSTITUTUA historia luzeko zentroa da. XX. mende osoan zehar erabilera desberdinak ezagutu izan ditu eta urteetan Busturialdeko eta Lea-Artibaiko biztanleriarentzat ikasketak egiteko ezinbesteko erreferentzia izan da. Bermeo bidean, Santa Ana Ibarra eta Kosnoaga mendiaren artean gaur kokatuta dagoen lurzoru berberean 1893an herriko talde batek bultzatuta, Gernikako eta inguruko mutilei zuzendutako ikastetxe bat egiteko proiektua sortu zen agustinoen erlijio-ordenaren gidaritzapean, udalaren ekimenari baiezkoa emanez. 1894an obrak hasi ziren. Eraikinak oinplano angeluzuzena zuen eta beronen erdialdean elizatxo bat zegoen. Beheko solairuan ikasgelak zeuden eta goiko bi solairuak erlijioso eta barneko ikasleentzat ziren. 1896an hasiera eman zitzaion lehen ikasturteari eta “Colegio Nuestra Señora de la Consolación” izena jarri zioten. Hala ere, gernikarrek eta bertako ikasleek “Agustinoen kolegioa” izenaz ezagutu zuten beti. Bere instalazioen artean kontuan hartzekoak ziren frontoia, futbol-zelaia, Historia eta Fisika eta Kimikako laboratorioak eta aurrerakuntza bezala, behatoki astronomikoa eta estazio meteorologikoa ere bai. Bigarren Errepublikarekin batera Ley de Confesiones y congregaciones Religiosas (1933) deritzon legea indarrean jarri zenean, ikastetxe erlijioso guztiak itxiarazi egin zituzten Agustinoen ikastetxe hau barne. Garai horretan, 1934-35 ikasturtean, bigarren hezkuntzako beste zentro misto bat sortu zuen Errepublikak Gernikan: Karmelo Etxegarai izeneko institutu publikoa, Don Tello kalean zegoena eta bonbardaketa izan artean bertan iraun zuena. Gerra zibilean, herriko beste ikastetxeekin gertatu zen bezala, eginkizun militarretarako erabili zen agustinoen ikastetxea. 1936ko abuztuan euskal soldaduskako irakaspenzentro bihurtu zen EAJ alderdiko Euzko Gudarostearena eta geroago Itxarkundia eta Saseta Batailoiek ere okupatu zuten. Soldadu nazionalek lurraldea hartu ondoren, Gartzela-Ospitale militar bihurtu zuten eraikina. Gaixorik zeuden soldadu errepublikarrak (gerran zaurituak ez) ekartzen zituzten bertora, euretariko asko etsipenak jota. Hemen 1938ko ekainetik 1940ko maiatza bitartean gutxienez 265 gizon hil ziren. Hala ere, honen berririk ez zen herrian zabaltzen, izan ere ikastetxe aurrean beren beregi eraikitako geralekura soldadu gaixoak trenez heltzen ziren eta berton medikuen arreta eskasa edo eza izanik hiltzen zirenean berehala Zalloko hilerrira eraman eta bertan kanpoaldean lurperatzen zituzten, ixilean eta inolako identifikaziorik gabe. 1940an agustinoek berriro hartu zuten zentroaren jabetza bertan fraidegaitegia egiteko. 1944-45 ikasturtean fraide egiteko ikasketen barruan Batxilergo eta Filosofiako klaseak ematen hasi ziren berriro. Agustinoak herriko bizitza erlijiosoan garrantzi handia izatera heldu ziren. Baina 1963an Udalak hartu zuen erabakiak harrituta utzi zituen denak: Agustinoen ikastetxean Gernikako institutu publikoa sortuko zela. Alkateak, Gernikako erlijiosoek ezer jakin gabe, El Escorialeko Agustinoen arduradunekin adostu zuen eraikinaren salerosketa. Eraikinean zeuden erlijiosoei 15 eguneko epea eman zieten ikasle fraidegaiak handik ateratzeko eta beste 15 egun eurak irtetzeko. Egoera honek herrian haserrea sortarazi zuen eta udal ordezkarien artean krisia, honen ondorioz alkatea bera kargutik kendu zutelarik. Hala eta guztiz ere, berritze lanek aurrera jarraitu zuten eta 1963ko urrian institutu publikoa inauguratu egin zen, Instituto Nacional de Enseñanza Media izenaz, eskualde zabaleko 10-17 urtera arteko neska-multilentzat, bertan Erdi Mailako Batxilerra, Goi Mailako Batxilerra eta unibertsitaterako ikastaroa (Preu-COU) egiteko moduan. Alde zaharra edo iparralderantz begirako eraikina lehengo zaharra zen eta preminak bultzatuta alde berria eraiki zen hegoalderantz, Gernika alderantz begira. Baten baino gehiagotan (batez ere 83ko uholdeen ostean) ekin zitzaion institutu berri bat egiteko proiektuari, orduko eraikina batez ere parte berria hondatuta zegoela ikusita. Horrela 1992an Eusko Jaurlaritzak Santa Luzian institutu berria egokitzeko asmoa onartu zuen. Baina, tamalez, proiektua arin ahaztu zen. Berriro, 1994an sortu zen institutu berria –BI/Batxilergo Institutua eta Lanbide Heziketa/LHkoen artean makrozentroa- egiteko asmoa, oraingo honetan Barrutia auzoan, baina, azkenean, 1998an Hezkuntza Sailak zentroko Zuzendaritzarekin eta gurasoen elkartearekin hitz egin eta informe teknikoak batu ondoren, kokalekurik onena gaur egunekoa zela erabaki zuen. Horrela, 1998 eta 1999 urteetan eraikina berritu eta DBH eta DBHOko ikasketa zentroa izan ahal izateko birmoldaketak egin ziren. Proiektuak atzealdeko eraikinaren eraispena eta bere berreraiketa suposatzen zuen. Lehen fase batean institutuko atzealdeko (lehengo Gimnasioaren aldean) pisu biko eraikina altxatu zen eta aurrealdean 1963 inguruko eraikina bota eta berria eraiki zen azalera berean. Eten handi baten ostean, agustinoen denborako eraikina ere bota eta bertan eraiki da azken eraikina. Horrekin batera zentro guztiaren berregokitze lan txikiak ere beharrezkoak izan dira. Azkenik, 2007ko maiatzean amaitu dira obra guztiak. 2007-08 ikasturtean azken urteotan institutuan eta Allendesalazar eskolako gela batzuetan banandutako ikasleak, behin betiko batu dira institutuan, guztiontzako moduko eraikin egoki honetan.

¿Qué estudios se imparten en IES Gernika BHI?

Secundaria: se imparte educación secundaria obligatoria.

Bachiller: se imparte bachillerato.

Artes

Ciencias y Tecnologia

Humanidades y Ciencias sociales

Ciclo Formativo de Grado Superior: se imparten ciclos formativos de grado superior.

Educacion Infantil (LOE)

Profesores de IES Gernika BHI

Nombre.Apellido Alias Alias ¡Califica! Nota Media

Profesores Particulares de IES Gernika BHI




{phocamaps view=map|id=126}